7 urte nituenean nire lehengusuarekin eta nire osabarekin Gorbeiara Axularren Begia ikustera joan ginen.
Bueltatu ginen bitartean nire lehengusua eta biok korrika egiten hasi ginen eta ahuntz batzuk bezala salto egiten genuen. Nik korrika egiten nuen bitartean, bapatean, 2 metroko harri handi batetik jausi nintzen. Zauri handi bat egin nuen!! Oihukatzen eta negarrez hasi nintzen. Ze momentu txarra pasatu nuen!! Behintzat apur bat geroago zaldi baten masailezur bat aurkitu nuen eta etxera eraman nuen. Etxera ailegatzean, nire aitak, medikua denez, zauria xaboirekin garbitu zidan.
Azkenean, zaldiaren masailezurra urarekin garbitzeko jarri nuen, oso zikina zegoelako!!
Egoera honek, nondik ibiltzen naizen begiratu behar dudala irakatsi zidan.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.