Wilbur eta Orville Wright anaiak, 1903 urtean,
motorrez propultsaturiko biplano batean hegan egin zuten lenegoak izan ziren.
Newtonek
ezagutarazitako grabitazio unibertsalaren legean, eta
Bernoulliren teoreman oinarritu baitzen hegazkinen euste-printzipioak. Kontua
zen Newtonek kalkulatutako objektuen (hegazkinen) aurkako indar hura
baliogabetzea, Bernoullik zioena aplikatuz: horrela, airearen abiadura areagotu
ahala, presioa apaldu egiten da.
Hegazkinen diseinuak aginduta, airea azkarrago dabil
hegoaren gainaldetik eta geldoago behealdetik; horri esker, hegoaren azpialdeko
presioa gainaldekoa baino handiagoa da eta, horrela, hegazkinak gorako bultzada
hartzen du, bi indarren artean eskegita gertatzen delarik. Hegazkina motorearen
indarrak bultzatuta mugitzen da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.