STOP MOTION
Stop motion-a argazki askoren bidez animazioak sortzeko teknika berezi bat da. Argazki bakoitzaren artean, objektua (edo erabiltzen ari zarena) pixka bat mugitu, eta gero, argazkiak batuz, ilusioak sortzen dira, objektuak mugitzen balira bezala, eta animazio bat sortzen da horrela. Horretarako, hainbat aplikazio eta bideo editore ezberdin daude. Orokorrean, panpinak, edo plastilinaz egindako objektuak erabiltzen dira, baina horrek ez du esan nahi ezin dituzula beste gauza batzuk erabili.
Nire stop motion bideoa, Lego batzuekin eginda dago, eta gutxi gorabehera, 35 segunduko iraupena du. Animazioak, 185 argazki ditu, eta nahiko tardatu dut egiten (Ordu bat eta 50 minutu gutxi gorabehera). Erreza dela dirudi, baina ondo ateratzea zaila da, horretarako, argi egokia, leku aproposa eta hainbat gauza gehiago eduki behar dituzulako.
Espero dut gustatzea!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.