FUTBOL AMERIKARRA
Futbol amerikarra Estatu Batuetan eta Kanadan oso hedatua den errugbitik eratorritako taldekako kirola da. Kirol honetan ezinbestekoa da indar fisiko handia eta estrategia eraginkorra izatea tantoa egiteko beste taldearen tanto-eremuan. Tantoak egiteko hainbat modu dago. Lehenik, baloia eskuekin tanto-eremura eramanez. Bigarrenik, beste taldearen tanto-eremuan dagoen taldekide bati baloia pasatuz. Hirugarrenik, baloia oinez jaurtikiz eta beste taldearen atearen gainetik pasatuz. Laugarrenik eta azkenik, beste taldeko jokalari bat bere tanto-eremu propioan sarraraziz.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.