Aurten 6.mailako ikasleak, Urdaibain dagoen Bird Center natura museora joan ginen.
Han gauza asko egin genituen. Lehenengo mapa baten bitartez azaldu ziguten nondik egiten zuten egan txoriek. Ondoren kupula moduko batean sartu ginen eta txoriak egan egiten ikusi genituen.
Hamaiketakoaren ordua heldu zen ondoren eta gela handi batean egon ginen jaten. Segituan, txango horretan gehien gustatu zitzaidana egin genuen: txoriak ikusten ziren leku batean egon ginen eta handik argazkiak atera genizkien.
Amaitzeko, eskailera asko igo genituen museoko lekurik altuenera heltzeko. Handik Urdaibai guztia ikusi genuen eta oso polita izan zen. Berriro bueltako nintzake, oso interesgarria eta polita iruditu zaidalako.
Bird Center-ri buruz gehiago jakin nahi ba duzue:https://www.birdcenter.org/

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.