Elxeko Dama
Kareharrian zizelkaturiko soingain iberiar bat da, K. a. IV. eta K. a. V. mendeen artean datatua dagoena.
56 zentimetroko altuera du, eta, bere bizkarrean, 18 zentimetroko diametroa eta 16ko sakonera duen
barrunbe bat du, segur aski, erlikiak, objektu sakratuak edo errautsak hildakoarentzako ofrenda bezala
sartzeko balio zuena. Beste toki batzuetan aurkitutako izaera erlijiosoko beste irudi iberiar askok ere, zulo
bat dute atzean, eta, Elxeko Dama bezala, euren sorbaldak, arinki aurrerantz bihurturik daude.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.