PADDLE SURFEKO TAULA ERRALDOIA
Orain dela bi uda, paddle surfeko taula bat alokatu genuen Nojako (Kantabria) Ris izeneko hondartzan lagun batzuekin. Taulan, 3 aita eta 9 ume gindoazen. Taula hori surfeko eskola batean alokatu genuen, pultserak saltzen lortu genuen diruarekin. Aukeratu genuen eguna oso ona zen, ez zegoelako haizerik, eta olatu gutxi zeudelako.
Taulan montatu aurretik, salbamendu jaka batzuk eman zizkieten igeri egiten ez zekitenei, eta hiru arraun, gurasoei. Oso urduri geunden montatu aurretik, gure lehen aldia zelako, eta ilusio asko egiten zigulako, gainera, gu, umeak, egun asko egon ginelako eskatzen, baina haize asko egiten zuenez ezin izan genuelako egin.
Talula hondartzara jaistean, asko pisatzen zuela konturatu ginen, baina guztion laguntzarekin, itzasertzera eramaten lortu genuen.
Guztiok taulan montatzean eta argazki batzuk egitean, itsasora sartu ginen. Ordu bat egon ginen, taulatik salto egiten, eta leku batetik bestera mugitzen, eta primeran pasatu genuen. Ateratzean, pena handia hartu genuen, oso azkar pasatu zelako denbora, horregatik, pasaden udan berriz alokatu genuen, berriro pultseren diruarekin. Ea aurten errepikatzen dugun!!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.