2020(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

Buruan kolpea

Abenduak 18an, hain justu nire urtebetetze egunean (horregaitik gogoratzen naiz hain ondo esperientzia honetaz), kolpe erraldoia jaso nuen buruan.

Eskolan gertatu zitzaidan jantokitik atera eta gero. Saskibaloi partida bat jolasten ari nintzen lagunekin, eta aurkako taldeko neska bati pilota kentzen saiatu nintzen. Bera korrika zihoan, orduan ni atzetik joan nintzen eta estropezu egin genuen. Biak jauzi ginen lurrera, baina ni buruz erori nintzen eta txintxoi erraldoia egin nuen kopetan. Horretaz aparte, aurpegian eta hanketan jasan nituen ere zauri asko.

Nire ama etorri zen nire bila eta Urdulizeko hospitalera joan ginen. Han luzaroan egon gi nen kontsultan sartu aurretik, baina azkenean lortu genuen. Hor sendatu ninduten eta etxera bueltatu nintzen.

Gainera arratsalde horretan nire lagunekin ospatzeko nuen nire urtebetetze festa, bertan behera utzi behar izan nuen. Gutxienez gauean opariak jaso nituen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.