
Kalkulatzeko erabilitako lehen gailua abakoa izan zen:marko batez, alanbrezko makilez eta kontatzeko erabiltzen ziren bolatxoez osatuta zegoen.
Geroago, 1622an, William Oughtredek kalkulu-erregela sortu zuen. Ondoren, 1642an, Pascal filosofo eta zientzialari frantziarrak lehen kalkulagailu digitala sortu zuen. Eta XIX. mendean, Charles Babbagek ideia hori garatu zuen; baina sortutako makina pisutsuegia zen erabilgarria izateko.
Euskarazko lehen kalkulagailua 2016ko ekainean aurkeztu zen. Sortzailea Casio multinazional japoniarra izan zen, eta bere “ClassWiz” modeloari euskaraz erabiltzeko aukera ezarri zion
Kalkulagailuen konplexutasuna bakoitzaren helburuaren arabera aldatzen da, umeentzako jostailuzko kalkulagailu sinpleetatik (batuketak eta kenketak egiten dituztenak) kalkulagailu zientifiko konplexuetara (grafikoak eta beste hainbat funtzio egiteko gai direnak).
Informazio honetan sakontzeko:https://eu.wikipedia.org/wiki/Kalkulagailu_zientifiko
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.