2020(e)ko apirilaren 8(a), asteazkena

Van Gogh, ´´La noche estrellada´´

Vincent Willem Van Gogh  margolari postinpresionista herbeheretar ospetsua izan zen.
1853ko martxoaren 30ean jaio zen Zunderten (Ipar Brabante) eta 1890eko uztailaren 29an hil zen Auvers- sur-Oisen. Bere buruan tiro egin zion 37 urterekin. Gainera, 1888an buruko gaixoengatik eta Paul Gauginekin estabaitu eta gero, Van Goghek bere eskerreko belarria mostu zuen. 

Hamarkada bakarrean 2.100 artelan inguru egin zituen, haien artean 860 oleo-margolan. Van Goghen margolan ospetsuenetako bat ´´Gau isartsua´´ da. Van Goghek olio-pinturarekin egin zuen 1889an, Saint-Rémy-de-Provenceko erietxean zegoenean. Bere gelatik ikusten zuen guztia margotzen zuen. Obra gutxitan adierazi izan du natura hain indartsu hemen bezala. Gaur egun New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan dago.


Informazio honetan sakontzeko:https://eu.wikipedia.org/wiki/Vincent_van_Gogh



Informazio honetan sakontzeko:https://eu.wikipedia.org/wiki/Gau_izartsua





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.